INDIANA JONS-EN AZKEN ABENTURA


      Harreman ezkutua azken boladan denen ahotan zebilen. Chat-a gora,
eta chat-a behera. Ordenagailuaren aurrean jarri eta teklak zapalduz
sarearen beste alderaino helduz. Baina inoiz ez zenekien ziur non zegoen
beste aldea.

       Niri ere mundu hori gustatzen hasi zitzaidan. Mutil artean ez bainuen
arrakasta handirik izan. Ez naiz izan eta oso ederra, chat-ak aukera hori
ematen zuen fisikoari begiratzeaz utzi eta psikologikoarekin maitemintzen
ginen. Etxera heldu bezain laster, ikasketak alde batera utziz sakatzen
nuen ordenagailuko botoia, eta goizeko ordu txikiak arte ez nuen itzaltzen.
Harreman asko izan ditut. Harremanak beti ere parentesi artean.

       Izan dudan erlazio luzeenetako bat zuhaitz izeko batekin izan nuen.
Gogoratzen naiz nola ostegun euritsu batean ezagutu ginen elkar. Euri ahari
zuen barra-barra, ez nuen arratsaldean ezer egiteko (ia arratsaldero
bezala), eta kalera ateratzeko gogorik ez nuenez, chat-aren mundura egin
nuen bueltatxo bat. 200 bat lagun zeuden konektatuta, hauek ere ez zuten
beste zereginik izango arratsaldean eta 200 horietako bat hizketan hasi
zitzaidan:

      -Apa. Zermoduz?
      -Kaixo. Ondo esan beharko, eguraldi txarra, baina gustura. Eta zu?
Zu ere ondo?
      -Bai. Hor ere euria hari du, jo eman ez du atertu arratsalde osoan.
      -Ya. Neguan sartu garela nabari da.
      -Berri zara chat-ean? Ez zaitut inoiz ikusi konektaturik.
      -Bai, bueno orain dela gutxi hasi naiz. Eta erabat biziatuta nago, jiji.
      -Normala. Nik urte bete daramat mundu honetan eta oraindik ez naiz
aspertu.
      -Ta nun bizi zera?
      -Beasainen. Ta zu?
      -Urretxun.
      - A laster festak dituzue ez?
      -Bai. Bueno afaltzea jun behar det. Eongo gea! Mxx
      -Aio.

      Horrela hasi zen gure harremana. Chat-ean era laburtuan idatziz. Ez
baikenuen hitz guztiak letraz letra idazteko gogorik.
Gero Urretxuko festetara etorri zen, eta han gehiago ezagutu ginen.
Mutil jatorra zen, betaurreko duna, betiko ikasle txintxo horietako bat,
baina betaurreko     eta ile gominadun horren atzean, mutil ireki eta
parrandero bat zegoen, eta hori gustuko nuen. Horregatik gure kableen
arteko harremana, bihotzen artekoa bihurtu zen. Baina urte bete pasa zen
eta gure bereizten joan zen. Berak Bilbon ikasten zuen eta nik berriz
Donostin. Kilometroak gainditzeko adinakoa ez zein izan gure maitasuna, eta
horrela utzi genuen. Baina, chat-eko mundura egiten nituen hala ere
bueltatxo batzuk. Zuhaitzeko harreman polita ezagutu nuen (nahiz eta ondo
ez bukatu), eta beste norbait ezagutzeko itxaropenarekin sartzen nintzen.



       Bazen chat-ean Indiana Jones izeneko bat. Beti gustatu izan zaizkit
India Jones-en pelikulak, eta nire gustu antzekoak izango zituelakoan
berarekin hasi nintzen hizketan. Kaixo! xume batekin hasi ginen eta
pixkanaka gure arteko harremana berotzen joan zen. Esan zidanez
Donostiakoa zen. Surfean aritzea gustatzen omen zitzaion. Mendi aldean,
txalet batean bizi omen zen. Gauetan ateratzen zitzaidan printze urdina
bezalakoa zen. Argazkiren bat edo beste ere pasa zidan. Ile horia, begi
urdinak, muskuluak… txoratuta nengoen. Niri ere esaten zidan argazkiak
bidaltzeko baina nire irudia gustatuko ez litzaiokeela eta ez nekiela nola
bidali esaten nion.

      Gaur elkartzekotan geratu gara. Bera Indiana Jones-en azken DVD-a
eramatekotan gelditu da. Nik berriz Arkaitz Canoren “Neguko zirkua”.
5etan gelditu gara Zelai Aristiko parkean, berak esan baitzidan ez zitzaiola
inporta honaino etortzea. Ordu bete bat pasa dut apaintzen; dutxatu,
makilatu, ilea plantxatu…itxura ederra izan nahi nuen. Igogailuari deitu eta
parez-pare ireki da. 4.pisuko Iker bizilagun petrala zegoen barruan, Indiana
Jones-en azken pelikula besapean zuela. Harkaitz Canoren liburua,
atzealdean gorde dut. Kasualitate bat zela pentsatu dut inola ere ez baitu
nire printzearen antzik! Igogailutik jaitsi eta Zelai Aristiko bide luzeena
hartu dut. Iritsi eta non ikusi dudan Iker, aulkian eserita norbaiten zain
balego bezala. Ezin nuen sinetsi. Bera da! Ez da posible! Ni bai tuntuna!
Orain badakit aitak behin baino gehiagotan esan zidan gezurraren gainean
egia eraiki nahia atsotitza.

Horrelaxe amaitu da Indiana Jones-ek nirekin izan duen azken pelikula.
Etxera joan naiz berriro. Haserre, chat-a borratzeko asmoarekin.
Ordenagailuaren aurrera heldu naiz baina Brat Pit izeneko bat aurreratu
zait.
-Kaixo zer izen duzu?
Ezin izan nion tentazioari eutsi. Izan ere penaren gozokia da esperantza.
       -Angeline Joli …eta zuk?

More Related Content

PPT
158_2-c.ppt
PPT
181_zernola 7. proba .ppt
PPT
152_olaberriako erreka.ppt
PPT
180_guztira azken proba.ppt
PPT
174_1proba-burua dantzan-alhambra.ppt
PPT
12_patata1.ppt
PDF
159_laukien mozketa.pdf
PPT
39_zernola froga 2.ppt
158_2-c.ppt
181_zernola 7. proba .ppt
152_olaberriako erreka.ppt
180_guztira azken proba.ppt
174_1proba-burua dantzan-alhambra.ppt
12_patata1.ppt
159_laukien mozketa.pdf
39_zernola froga 2.ppt

Viewers also liked (12)

PDF
Strata aerni 2015_09_30_1315
PPT
589_zorionak eta urte berri on!.ppt
PDF
41_haurtzaro2proba.pdf
PPT
Reconocimiento del shock en niños
PDF
Formation "Développer son activité commerciale sur le marché du tourisme d'a...
PPTX
endocrinopatia neoplasica multiple
PPTX
Toma de decisiones f
PPTX
1. contabilidad finaciera administrativa
PPTX
3. balance general
PPTX
2. introducción, importancia uso inf. contable
PDF
Telefórmula 11octubre2016
PDF
Tensor flow usergroup 2016 (公開版)
Strata aerni 2015_09_30_1315
589_zorionak eta urte berri on!.ppt
41_haurtzaro2proba.pdf
Reconocimiento del shock en niños
Formation "Développer son activité commerciale sur le marché du tourisme d'a...
endocrinopatia neoplasica multiple
Toma de decisiones f
1. contabilidad finaciera administrativa
3. balance general
2. introducción, importancia uso inf. contable
Telefórmula 11octubre2016
Tensor flow usergroup 2016 (公開版)
Ad

More from binovo (20)

PPS
165_buru hauste matematikoa.pps
PPT
163_1.proba.ppt
DOC
162_buruketaren ebazpena eta granadako alhambra.doc
PDF
158_koadroen mozketa.pdf
DOC
156_granadako alhanbra[1].doc
DOC
152_mosaikoak matematiketan.doc
PPT
151_lanmaaaa.ppt
DOC
148_karratu baltzak eta zuriak banatzea i.doc
PPT
147_zernola1.froga.konprimituta.ppt
PPT
42_2. froga-internet.ppt
PPT
40_viznoli2proba_txanti.ppt
PPT
36_dena.ppt
DOC
35_1_maketa.doc
DOC
33_mantangorri.doc
DOC
32_mantangorri.doc
DOC
31_1_froga 07.doc
DOC
30_zernola patata.doc
DOC
2_zernola1proba..doc
DOC
29_patata piriniotan. garraldako eskola (irudi gabe).doc
DOC
28_patatapatata.doc
165_buru hauste matematikoa.pps
163_1.proba.ppt
162_buruketaren ebazpena eta granadako alhambra.doc
158_koadroen mozketa.pdf
156_granadako alhanbra[1].doc
152_mosaikoak matematiketan.doc
151_lanmaaaa.ppt
148_karratu baltzak eta zuriak banatzea i.doc
147_zernola1.froga.konprimituta.ppt
42_2. froga-internet.ppt
40_viznoli2proba_txanti.ppt
36_dena.ppt
35_1_maketa.doc
33_mantangorri.doc
32_mantangorri.doc
31_1_froga 07.doc
30_zernola patata.doc
2_zernola1proba..doc
29_patata piriniotan. garraldako eskola (irudi gabe).doc
28_patatapatata.doc
Ad

211_indiana jons2.doc

  • 1. INDIANA JONS-EN AZKEN ABENTURA Harreman ezkutua azken boladan denen ahotan zebilen. Chat-a gora, eta chat-a behera. Ordenagailuaren aurrean jarri eta teklak zapalduz sarearen beste alderaino helduz. Baina inoiz ez zenekien ziur non zegoen beste aldea. Niri ere mundu hori gustatzen hasi zitzaidan. Mutil artean ez bainuen arrakasta handirik izan. Ez naiz izan eta oso ederra, chat-ak aukera hori ematen zuen fisikoari begiratzeaz utzi eta psikologikoarekin maitemintzen ginen. Etxera heldu bezain laster, ikasketak alde batera utziz sakatzen nuen ordenagailuko botoia, eta goizeko ordu txikiak arte ez nuen itzaltzen. Harreman asko izan ditut. Harremanak beti ere parentesi artean. Izan dudan erlazio luzeenetako bat zuhaitz izeko batekin izan nuen. Gogoratzen naiz nola ostegun euritsu batean ezagutu ginen elkar. Euri ahari zuen barra-barra, ez nuen arratsaldean ezer egiteko (ia arratsaldero bezala), eta kalera ateratzeko gogorik ez nuenez, chat-aren mundura egin nuen bueltatxo bat. 200 bat lagun zeuden konektatuta, hauek ere ez zuten beste zereginik izango arratsaldean eta 200 horietako bat hizketan hasi zitzaidan: -Apa. Zermoduz? -Kaixo. Ondo esan beharko, eguraldi txarra, baina gustura. Eta zu? Zu ere ondo? -Bai. Hor ere euria hari du, jo eman ez du atertu arratsalde osoan. -Ya. Neguan sartu garela nabari da. -Berri zara chat-ean? Ez zaitut inoiz ikusi konektaturik. -Bai, bueno orain dela gutxi hasi naiz. Eta erabat biziatuta nago, jiji. -Normala. Nik urte bete daramat mundu honetan eta oraindik ez naiz aspertu. -Ta nun bizi zera? -Beasainen. Ta zu? -Urretxun. - A laster festak dituzue ez? -Bai. Bueno afaltzea jun behar det. Eongo gea! Mxx -Aio. Horrela hasi zen gure harremana. Chat-ean era laburtuan idatziz. Ez baikenuen hitz guztiak letraz letra idazteko gogorik.
  • 2. Gero Urretxuko festetara etorri zen, eta han gehiago ezagutu ginen. Mutil jatorra zen, betaurreko duna, betiko ikasle txintxo horietako bat, baina betaurreko eta ile gominadun horren atzean, mutil ireki eta parrandero bat zegoen, eta hori gustuko nuen. Horregatik gure kableen arteko harremana, bihotzen artekoa bihurtu zen. Baina urte bete pasa zen eta gure bereizten joan zen. Berak Bilbon ikasten zuen eta nik berriz Donostin. Kilometroak gainditzeko adinakoa ez zein izan gure maitasuna, eta horrela utzi genuen. Baina, chat-eko mundura egiten nituen hala ere bueltatxo batzuk. Zuhaitzeko harreman polita ezagutu nuen (nahiz eta ondo ez bukatu), eta beste norbait ezagutzeko itxaropenarekin sartzen nintzen. Bazen chat-ean Indiana Jones izeneko bat. Beti gustatu izan zaizkit India Jones-en pelikulak, eta nire gustu antzekoak izango zituelakoan berarekin hasi nintzen hizketan. Kaixo! xume batekin hasi ginen eta pixkanaka gure arteko harremana berotzen joan zen. Esan zidanez Donostiakoa zen. Surfean aritzea gustatzen omen zitzaion. Mendi aldean, txalet batean bizi omen zen. Gauetan ateratzen zitzaidan printze urdina bezalakoa zen. Argazkiren bat edo beste ere pasa zidan. Ile horia, begi urdinak, muskuluak… txoratuta nengoen. Niri ere esaten zidan argazkiak bidaltzeko baina nire irudia gustatuko ez litzaiokeela eta ez nekiela nola bidali esaten nion. Gaur elkartzekotan geratu gara. Bera Indiana Jones-en azken DVD-a eramatekotan gelditu da. Nik berriz Arkaitz Canoren “Neguko zirkua”. 5etan gelditu gara Zelai Aristiko parkean, berak esan baitzidan ez zitzaiola inporta honaino etortzea. Ordu bete bat pasa dut apaintzen; dutxatu, makilatu, ilea plantxatu…itxura ederra izan nahi nuen. Igogailuari deitu eta parez-pare ireki da. 4.pisuko Iker bizilagun petrala zegoen barruan, Indiana Jones-en azken pelikula besapean zuela. Harkaitz Canoren liburua, atzealdean gorde dut. Kasualitate bat zela pentsatu dut inola ere ez baitu nire printzearen antzik! Igogailutik jaitsi eta Zelai Aristiko bide luzeena hartu dut. Iritsi eta non ikusi dudan Iker, aulkian eserita norbaiten zain balego bezala. Ezin nuen sinetsi. Bera da! Ez da posible! Ni bai tuntuna! Orain badakit aitak behin baino gehiagotan esan zidan gezurraren gainean egia eraiki nahia atsotitza. Horrelaxe amaitu da Indiana Jones-ek nirekin izan duen azken pelikula. Etxera joan naiz berriro. Haserre, chat-a borratzeko asmoarekin. Ordenagailuaren aurrera heldu naiz baina Brat Pit izeneko bat aurreratu zait.
  • 3. -Kaixo zer izen duzu? Ezin izan nion tentazioari eutsi. Izan ere penaren gozokia da esperantza. -Angeline Joli …eta zuk?