2.GAIA.KARAKTEREAK ETA HAIEN HERENTZIA
1. BANAKO BAKOITZAREN KARAKTEREAK
-Espezie bateko organismo guztiek ezaugarri komunak dituzte eta horiek beste espezie bateko organismoetatik bereizten dituzte.
-Ezaugarri hauek (ilea izatea, belarriak izatea,…) ezaugarri espezifiko esaten zaie.
-Espezie bakoitzean ere, alde handiak daude banakoen artean; antzekoak dira baina ez berdin-berdinak.
-Pertsona bakoitzak dituen ezaugarri bereizgarriei banako bariazioak deitzen zaie.
-Banako bat gainerakoetatik bereizteko aukera ematen diguten ezaugarriei karaktere esaten zaie.
-Bi karaktere mota daude:
● Karaktere morfologikoak: itxura fisikoarekin daude lotuta (ile kolorea eta altuera…..)
● Karaktere fisiologikoak: organismoaren funtzionamenduarekin daulde lotuta eta zailagoak dira bereizteko (zenbait gaixotasun
izateko joera; kolesterola, zenbait zapore bereizteko gaitasuna….)
-Karaktereek bi motatako bariazioak izan ditzakete:
● Bariazio etena: Karakterek espezie bateko kideak bi multzotan edo gehiagotan sailkatzeko balio baldin badu. Adb. belarriko
lobulua nola duten: solte edo aurpegian itsatsita. horiek karaktere kualitatiboak dira.
● Bariazio etengabea; banako batzuen eta beste batzuen arteko desberdintasunak oso txikiak eta gradualak badira.
Adb.pertsonen altuera...Karaktere horiek kuantitatiboak dira.
✶KARAKTEREEN MOTAK
-Gure espeziekook bereizten gaituzten karaktereak (ezaugarriak; eskuetan bosna hatz izatea….) gurasoek transmititzen dizkiete
ondorengoei.
-Hala ere, ondorengoek gurasoen karaktere batzuk ez dituzte jasotzen.
-Karaktereak bi motatakoak izan daitezke:
● Herentziazko karaktereak: Belaunez belaun transmititzen dira. Adb. Larruazalaren edo ilearen kolorea, altuera, aurpegiaren
forma…..
● Hartutako karaktereak: Ez zaizkie ondorengoei transmititzen. Bizitzan zehar agertzen dira. Adb. asko entrenatu eta gero
muskuluak garatzea,......
2. KROMOSOMAK: INFORMAZIO GENETIKOAREN EUSKARRIA
-Baldintza naturaletan, ernalketan bi zelulak hartzen dute parte; obulua eta espermatozoidea.
-Bi gameto horien nukleoek bat egiten dute, eta zelula arrautzaren nukleoa eratzen da eta ondoz ondoko zatiketa batzuen ondoren,
beste izaki bat sortzen du eta honek guraso maskulinoaren eta femeninoaren karaktereen konbinazio bat dauka
-Informazio genetikoa, izaki berriaren karaktereen funtsa, zelula arrautzaren nukleoan dago.
-Informazio hau kromatina harizpietan dago, eta hauek kromosoma bilakatzen dira zelula-zatiketa.
-Organismo baten zelula guztiek kromosoma-kopuru bera dute, ugaltze-zelulek izan ezik itxura eta neurri berekoak dira.
-Horrez gain, espezie bakoitzeko banako guztiek kromosoma-kopuru bera dute zelula bakoizean (euliek 8 kromosoma, aranondoak 48
eta pertsona batek
-Karaktere baterako informazioa duen kromosoma zatiari gene deritzo eta geneen multzoari genoma esaten zaio.
-Zelula edo banako baten kromosomen multzoari KARIOTIPO esaten zaio.
-Zelula baten kariotipoa osatzen denean, kromosomak binaka multzokatu daitezke oso antzekoak baitira.
-Pare bakoitzeko kromosomei kromosoma homologo esaten zaie, eta kromosoma homologoen pareak dituzten zelulei, berriz zelula
diploide (2n).
-Gizakion zelula somatikoak (gorputza osatzen dutenak) diploideak dira eta horien kromosomak bikoteka multzokatu daitezke.
-Dena den, gizonezkoen eta emakumezkoen kariotipoak ez dira erabat berdinak:
● Gizonezkoengan, 44 kromosomak kromosoma homologoen 22 pare osatzen dituzte eta 23. bikotea bi kromosoma desberdin-
desberdinek osatzen dute: X kromosoma eta Y kromosoma
● Emakumezkoengan kromosoma-pare bakoitzeko, bi kromosomak homologoak dira. 23,parea bi X kromosomak osatzen dute.
-23. pareko kromosomei kromosoma sexual esaten zaie, eta gainerako 22 pareetako kromosomei berriz, autosoma.
-Gizakion ugaltze-zelulak (obulu eta espermatozoideak) ez dira diploideak, 23 kromosoma baino ez dituzte eta guztiak desberdinak,
horregatik zelula horiei haploide (n).
3. INFORMAZIO GENETIKOAREN TRANSMIZIOA
-Organismo baten zelula guztiak zigotoan gertatzen diren zatiketatik sortzen dira eta kariotipoa berdina da denetan.
-Orduan, zergatik informazio genetikoa ez da aldatzen zelulak zatitu arren? Zelula zatiketa izan baino lehen, hau da, interfasean,
material genetikoa bikoiztu egiten delako.
✶ ZELULA-ZATIKETA
-Zelula-zatiketan, nukleoa zatitzen da lehendabizi (mitosia), eta gero, zitoplasma (zitozinesia).
-Zelula batek, zatitzen denean, kromosoma-multzo osoa transmititzen dio bi zelula alabetako bakoitzari (giza zeluletan, zelula amak 23
kromosoma pare ditu eta zelula alaba bakoitzak ere).
-Horretarako, ezinbestekoa da zelulen beren kromosometako bakoitza bikoiztea, sortzen denetik zatiketa hasi bitartean.
-Material genetikoa interfasean bikoizten da, kromosomak ikusgai ez direnean (material genetikoa kromatina eran dagoenean).
-Horregatik, mitosiaren hasieran kromosomak bikoitzak dira, bi kromatida ahizpak osaturik.
✪ MITOSIA EDO NUKLEOAREN ZATIKETA
-Mitosia lau fasetan banatzen da: profasea, metafasea, anafasea eta telofasea.
● Profasea: Interfasean sakabanatuta zegoen kromatina kondentsatu egiten da, kromosomak ikusgai geratzen dira. Fase
honetan kromosometako bakoitza bikoitza da, hau da, bi kromatida berdin-berdinek osatzen dute. Pixkanaka nukleo-mintza
desagertu egiten da eta kromosomak sakabanatu egiten dira zelulan.
● Metafasea: Kromosomak zelularen erdialdean jartzen dira, zelularen ekuatorean, alegia.
● Anafasea: Kromosoma bakoitzean, zentromeroa bereizi, eta kromatidak banandu egiten dira. Bi kromatida horietatik, bat
zelularen mutur edo polo batera doa, eta bestea, kontrako muturrera. Hala, kromatida-kopuru bera eta kromosoma bakoitzeko
bat egoten da polo bakoitzean.
● Telofasea: Polo bakoitzean nukleo mintz batez inguratu eta nukleoaren zatiketa amaitu egiten da.
-Mitosiari esker, zelula alaben nukleoek zelula amaren kromosoma-multzo berdin-berdina jasotzen dute.
✪ ZITOPLASMAREN ZATIKETA EDO ZITOZINESIA.
-Mitosiaren ostean gertatzen da.
-Animalia-zeluletan, zitoplasma estutu ondoren zatitzen da.
-Landare-zeluletan, berriz, pareta edo fragmoplasto bat eratzen da, ondoko zelulak bereizten dituen pareta izango dena.
✶KROMOSOMAK ETA ZELULA-ZIKLOA
-Interfasean material genetikoa bikoizten da.
-Mitosian sortutako kopiak ekitatez banatzen dira zelula alaben artean.
33,orr 11, 12 eta 13, ariketak eta 40,orr 24, 28, 29 eta 30 ariketak.
4. KLONAK ETA KLONAZIOA
-Zelula bakar baten mitosiaren ondorioz sortzen diren zelulen multzoak zelulen klon bat osatzen du.
-Klon bateko zelulek kromosoma-multzo berdin-berdinak dituzte, eta berdinak dira genetikoki; adibidez, gizaki heldu baten gorputza
osatzen duten zelulak.
-Organismo kloniko esaten zaie ugalketa asexuala dutenei edo bikiei.
-Zigotoa edo zelula arrautza mitosi bidez ugaltzen da, eta genetikoki berdinak diren ezin konta ahala zelula sortzen ditu. Enbrioia
garatu ahala, bi bide egin ditzakete zelula horiek:
● Zelula berezituak. Era askotako egiturak eta funtzioak dituzte, eta gorputzeko ehunak osatzen dituzten zelula
espezializatuak dira; muskulu-zelulak eta nerbio-zelulak esaterako. Baina zelula berezituek galdu egiten dute ugaldu
eta beste zelulak sortzeko gaitasuna.
● Zelula amak edo enbor-zelulak. Zelula hauek gai dira ugaldu eta beste zelula-mota batzuk sortzeko; zelula-arrautza,
adibidez. Egun gutxiko enbrioi batenzelulek bdute gaitasun hori, baina gaitasuna murriztu egiten da enbrioia garatu
eta heldu ahala. Hiru zelula ama mota bereiz daitezke:
○ Totipotenteak. Gai dira heldu baten gorputzeko zelula-mota guztiak sortzeko. Organismo bat osorik
eratu dezakete: zigotoak, adibidez.
○ Pluripotenteak. Organismo baten edozein zelula-mota sor dezakete, baina ez gorputz osoa. Egun
gutxiko enbrioietan daude.
○ Multipotenteak eta unipotenteak. Zelula-mota gutxi batzuk eratu ditzakete, edo bakarra. Umekiek
eta helduek dituzte zelula hauek.
-Nahiko erraza da landare helduen klonak lortzea, haien zelula espezializatu gehienak gai baitira “desberezitzeko”.
-Hau da: landare baten zati bat hartu (geranio-zati bat, esaterako) eta beste landare bat lortzea, klon bat egitea da.
Animaliak klonatzea askoz ere zailagoa da, baina aspalditik lortu izan dira klonak enbrioi-zelula totipotenteak erabiliz.
34. orr, 14. ariketa
✷ UGAZTUN HELDU BATEN KLONAZIOA
-Gaur egun, klonazio esaten zaio, bereziki, heldu baten zelula berezituetatik, somatikoetatik, klonak lortzeari.
-Animalien lehen klonazioak XX.mendearen bigarren erdian egin ziren eta itsas trikuak erabili zituzten lehendabizi, eta igelak ondoren.
-Baina benetako iiraultza 1990eko hamarkadaren bukaeran etorri zen, Ian Wilmut-ek eta Eskoziako beste zientzialari batzuek ugaztun
bat klonatu zutenean lehen aldiz.
1.Ardi eskoziar baten obulu bat hartu zuten.
2.Nukleoa atera zuten mikropipeta batekin.
3.Dorset arrazo ardi baten errapetik zelulak atera zituzten.
4.Errapeko zelula batek eta nukleorik gabeko obuluak bat egin zuten.
5.Zelula berriaren zatiketa bultzatu zuten.
6.Enbrioia ardi hartzaile bati transplantatu zioten.
7.Enbrioia garatu ondoren, Dolly jaio zen, Dorset ardiaren berdin-berdina.
https://youtu.be/LLqH2i5RvEw
Klon esaten zaio genetikoki berdin-berdinak diren zelula edo organismoen multzoari ugalketa
asexualaren bidez edo artifizialki, klonazio- tekniken bidez sortutakoari.
✷ KLONAZIOAREN APLIKAZIOAK
-Klonazioa medikuntzan, abeltzaintza-produkzioan, ikerkuntzan eta ekologian aplikatzen da.
-Klonazioaren bidez, hauek lor daitezke, besteak beste:
● Babestu beharreko ezaugarriren bat duten animaliak, berez ugalduz gero ondorengoek ezaugarri hori galtzeko
arriskuan dagoenean. Adibidez, errendimendu handiko animaliak haragi- edo esne-produkzioari dagokionez, edo
genetikoki aldatu direnak (animalia transgeniko deiturikoak).
● Galtzeko arriskuan dauden animaliak, bai eta galdutako batzuk ere.
● Gizakiak banako klonikoak lortzeko klonatzea debekatuta dago, legez. Baina, estatu askotan (Espainian esaterako),
klonazio terapeutikoa baimenduta dago. Klonazio terapeutikoaren bidez, egun gutxiko enbrioiak lortzen dira, eta gero,
zelula ama pluripotenteak ateratzen dira haietatik, gaur egun sendaezinak diren gaixotasun batzuk tratazeko, leuzemia
motaren bat adibidez.
35. orr, 15, 16 ariketak
5. UGALTZE-ZELULEN ERAKETA
-Ugaltze-zelulak meiosiren bidez sortzen dira.
-Meiosian ondoz ondoko bi zatiketa gertatzen dira; I Meiosia eta II Meiosia, 4 zelula alaba lortuz amak zeukan dotazio kromosokiko
erdian.
-Meiosi bakoitzak 4 fase ditu: profasea, metafasea, anafasea eta telofasea.
-Zatiketa bakoitzaren ondoren zitozinesia gertatzen da.
✶ I MEIOSIA
● I Profasea: Nukleoloa eta mintz nuklearra desagertzen dira. Kromosomak ikusgarriak egiten dira. Kromosoma homologoak
bikoteka jartzen dira eta kromosoma-zatiak trukatuko dituzte (birkonbinazioa).
● I Metafasea: Kromosoma homologoak zelularen erdian kokatuko dira (ekuatorean).
● I Anafasea: Kromosoma bakoitza bere homologoarengandik urrundu eta zelularen poloetako batera joan.
● I Telofasea: Kromosoma multzo bakoitzaren inguruan nukleo-bildukiak osatuko dira.
✶ II MEIOSIA
-Bigarren zatiketa horren garapena mitosi arruntaren homologoa da eta paraleloan hasten da zelula alaba bakoitzean.
● II Profasea:Kromatida bikote bakoitza (kromosoma) zelularen erdialderantz desplazatuko da.
● II Metafasea: Kromatidak zelularen erdialdean kokatuko dira (ekuatorean).
● II Anafasea: Zentromeroa apurtu, kromatida bakoitza bere ahizparengandik bereizi eta zelularen poloetako batera garraiatuko
da.
● II Telofasea: Fase honetan, kromosomak destrinkotu (deskiribildu) eta nukleoen bildukiak berregiten dira.
-Azken zitozinesiaren ondoren 4 zelula haploide sortzen dira.
-Gainera kromatiden errekonbinazio genetikoa gertatu denez, 4 zelulek informazio genetiko desberdina dute, eta zelula amaren
informazioaren erdia daramate.
38.orr, 21.ariketa, 41.orr 32 eta 33. ariketak
2.gaia. karaktereak eta haren herentzia
2.gaia. karaktereak eta haren herentzia
2.gaia. karaktereak eta haren herentzia

More Related Content

PPTX
Эрэмбэлэн ангилалт, яаралтай тусламж /хичээл/
DOCX
Yaraltai 2018-12-15
PDF
митоз
DOCX
Medrel sudlal
PPT
Genetika
PPT
Zatiketa zelularra 1
PDF
Ugalketa zelularra 1314
PPT
Zatiketa zelularra ii, genetika
Эрэмбэлэн ангилалт, яаралтай тусламж /хичээл/
Yaraltai 2018-12-15
митоз
Medrel sudlal
Genetika
Zatiketa zelularra 1
Ugalketa zelularra 1314
Zatiketa zelularra ii, genetika

Similar to 2.gaia. karaktereak eta haren herentzia (20)

PPSX
Zelula. bizi unitatea
PPT
PPTX
10 oihane pascual
PPT
PDF
INFORMAZIO GENETIKOA
PDF
Animaliak pdf
PPT
11. zaira eta isa
PPT
Ugalketa. lan osoa.
PPTX
Izaki bizidunak / galdera batzuekin
PPT
Zelula bizirik dago
PPTX
Ugalketa funtzioa
PPTX
3. ZIKLOA: IZAKI BIZIDUNAK+ZELULAK+MOTAK .pptx
PPT
Izaki bizidunak aurkezpena (R300)
PPT
Izaki bizidunak aurkezpena (R300)
PPS
Zelula
PPTX
Power point finala 2 B. 2 DBH alaitz
PPT
Zelula
PPT
Zelula
Zelula. bizi unitatea
10 oihane pascual
INFORMAZIO GENETIKOA
Animaliak pdf
11. zaira eta isa
Ugalketa. lan osoa.
Izaki bizidunak / galdera batzuekin
Zelula bizirik dago
Ugalketa funtzioa
3. ZIKLOA: IZAKI BIZIDUNAK+ZELULAK+MOTAK .pptx
Izaki bizidunak aurkezpena (R300)
Izaki bizidunak aurkezpena (R300)
Zelula
Power point finala 2 B. 2 DBH alaitz
Zelula
Zelula
Ad

2.gaia. karaktereak eta haren herentzia

  • 2. 1. BANAKO BAKOITZAREN KARAKTEREAK -Espezie bateko organismo guztiek ezaugarri komunak dituzte eta horiek beste espezie bateko organismoetatik bereizten dituzte. -Ezaugarri hauek (ilea izatea, belarriak izatea,…) ezaugarri espezifiko esaten zaie. -Espezie bakoitzean ere, alde handiak daude banakoen artean; antzekoak dira baina ez berdin-berdinak. -Pertsona bakoitzak dituen ezaugarri bereizgarriei banako bariazioak deitzen zaie. -Banako bat gainerakoetatik bereizteko aukera ematen diguten ezaugarriei karaktere esaten zaie. -Bi karaktere mota daude: ● Karaktere morfologikoak: itxura fisikoarekin daude lotuta (ile kolorea eta altuera…..) ● Karaktere fisiologikoak: organismoaren funtzionamenduarekin daulde lotuta eta zailagoak dira bereizteko (zenbait gaixotasun izateko joera; kolesterola, zenbait zapore bereizteko gaitasuna….) -Karaktereek bi motatako bariazioak izan ditzakete: ● Bariazio etena: Karakterek espezie bateko kideak bi multzotan edo gehiagotan sailkatzeko balio baldin badu. Adb. belarriko lobulua nola duten: solte edo aurpegian itsatsita. horiek karaktere kualitatiboak dira.
  • 3. ● Bariazio etengabea; banako batzuen eta beste batzuen arteko desberdintasunak oso txikiak eta gradualak badira. Adb.pertsonen altuera...Karaktere horiek kuantitatiboak dira. ✶KARAKTEREEN MOTAK -Gure espeziekook bereizten gaituzten karaktereak (ezaugarriak; eskuetan bosna hatz izatea….) gurasoek transmititzen dizkiete ondorengoei. -Hala ere, ondorengoek gurasoen karaktere batzuk ez dituzte jasotzen. -Karaktereak bi motatakoak izan daitezke: ● Herentziazko karaktereak: Belaunez belaun transmititzen dira. Adb. Larruazalaren edo ilearen kolorea, altuera, aurpegiaren forma….. ● Hartutako karaktereak: Ez zaizkie ondorengoei transmititzen. Bizitzan zehar agertzen dira. Adb. asko entrenatu eta gero muskuluak garatzea,......
  • 4. 2. KROMOSOMAK: INFORMAZIO GENETIKOAREN EUSKARRIA -Baldintza naturaletan, ernalketan bi zelulak hartzen dute parte; obulua eta espermatozoidea. -Bi gameto horien nukleoek bat egiten dute, eta zelula arrautzaren nukleoa eratzen da eta ondoz ondoko zatiketa batzuen ondoren, beste izaki bat sortzen du eta honek guraso maskulinoaren eta femeninoaren karaktereen konbinazio bat dauka -Informazio genetikoa, izaki berriaren karaktereen funtsa, zelula arrautzaren nukleoan dago. -Informazio hau kromatina harizpietan dago, eta hauek kromosoma bilakatzen dira zelula-zatiketa. -Organismo baten zelula guztiek kromosoma-kopuru bera dute, ugaltze-zelulek izan ezik itxura eta neurri berekoak dira. -Horrez gain, espezie bakoitzeko banako guztiek kromosoma-kopuru bera dute zelula bakoizean (euliek 8 kromosoma, aranondoak 48 eta pertsona batek
  • 5. -Karaktere baterako informazioa duen kromosoma zatiari gene deritzo eta geneen multzoari genoma esaten zaio. -Zelula edo banako baten kromosomen multzoari KARIOTIPO esaten zaio. -Zelula baten kariotipoa osatzen denean, kromosomak binaka multzokatu daitezke oso antzekoak baitira. -Pare bakoitzeko kromosomei kromosoma homologo esaten zaie, eta kromosoma homologoen pareak dituzten zelulei, berriz zelula diploide (2n). -Gizakion zelula somatikoak (gorputza osatzen dutenak) diploideak dira eta horien kromosomak bikoteka multzokatu daitezke. -Dena den, gizonezkoen eta emakumezkoen kariotipoak ez dira erabat berdinak: ● Gizonezkoengan, 44 kromosomak kromosoma homologoen 22 pare osatzen dituzte eta 23. bikotea bi kromosoma desberdin- desberdinek osatzen dute: X kromosoma eta Y kromosoma ● Emakumezkoengan kromosoma-pare bakoitzeko, bi kromosomak homologoak dira. 23,parea bi X kromosomak osatzen dute.
  • 6. -23. pareko kromosomei kromosoma sexual esaten zaie, eta gainerako 22 pareetako kromosomei berriz, autosoma. -Gizakion ugaltze-zelulak (obulu eta espermatozoideak) ez dira diploideak, 23 kromosoma baino ez dituzte eta guztiak desberdinak, horregatik zelula horiei haploide (n). 3. INFORMAZIO GENETIKOAREN TRANSMIZIOA -Organismo baten zelula guztiak zigotoan gertatzen diren zatiketatik sortzen dira eta kariotipoa berdina da denetan. -Orduan, zergatik informazio genetikoa ez da aldatzen zelulak zatitu arren? Zelula zatiketa izan baino lehen, hau da, interfasean, material genetikoa bikoiztu egiten delako. ✶ ZELULA-ZATIKETA -Zelula-zatiketan, nukleoa zatitzen da lehendabizi (mitosia), eta gero, zitoplasma (zitozinesia). -Zelula batek, zatitzen denean, kromosoma-multzo osoa transmititzen dio bi zelula alabetako bakoitzari (giza zeluletan, zelula amak 23 kromosoma pare ditu eta zelula alaba bakoitzak ere). -Horretarako, ezinbestekoa da zelulen beren kromosometako bakoitza bikoiztea, sortzen denetik zatiketa hasi bitartean. -Material genetikoa interfasean bikoizten da, kromosomak ikusgai ez direnean (material genetikoa kromatina eran dagoenean). -Horregatik, mitosiaren hasieran kromosomak bikoitzak dira, bi kromatida ahizpak osaturik.
  • 7. ✪ MITOSIA EDO NUKLEOAREN ZATIKETA -Mitosia lau fasetan banatzen da: profasea, metafasea, anafasea eta telofasea. ● Profasea: Interfasean sakabanatuta zegoen kromatina kondentsatu egiten da, kromosomak ikusgai geratzen dira. Fase honetan kromosometako bakoitza bikoitza da, hau da, bi kromatida berdin-berdinek osatzen dute. Pixkanaka nukleo-mintza desagertu egiten da eta kromosomak sakabanatu egiten dira zelulan.
  • 8. ● Metafasea: Kromosomak zelularen erdialdean jartzen dira, zelularen ekuatorean, alegia. ● Anafasea: Kromosoma bakoitzean, zentromeroa bereizi, eta kromatidak banandu egiten dira. Bi kromatida horietatik, bat zelularen mutur edo polo batera doa, eta bestea, kontrako muturrera. Hala, kromatida-kopuru bera eta kromosoma bakoitzeko bat egoten da polo bakoitzean.
  • 9. ● Telofasea: Polo bakoitzean nukleo mintz batez inguratu eta nukleoaren zatiketa amaitu egiten da. -Mitosiari esker, zelula alaben nukleoek zelula amaren kromosoma-multzo berdin-berdina jasotzen dute.
  • 10. ✪ ZITOPLASMAREN ZATIKETA EDO ZITOZINESIA. -Mitosiaren ostean gertatzen da. -Animalia-zeluletan, zitoplasma estutu ondoren zatitzen da. -Landare-zeluletan, berriz, pareta edo fragmoplasto bat eratzen da, ondoko zelulak bereizten dituen pareta izango dena. ✶KROMOSOMAK ETA ZELULA-ZIKLOA -Interfasean material genetikoa bikoizten da. -Mitosian sortutako kopiak ekitatez banatzen dira zelula alaben artean. 33,orr 11, 12 eta 13, ariketak eta 40,orr 24, 28, 29 eta 30 ariketak.
  • 11. 4. KLONAK ETA KLONAZIOA -Zelula bakar baten mitosiaren ondorioz sortzen diren zelulen multzoak zelulen klon bat osatzen du. -Klon bateko zelulek kromosoma-multzo berdin-berdinak dituzte, eta berdinak dira genetikoki; adibidez, gizaki heldu baten gorputza osatzen duten zelulak. -Organismo kloniko esaten zaie ugalketa asexuala dutenei edo bikiei. -Zigotoa edo zelula arrautza mitosi bidez ugaltzen da, eta genetikoki berdinak diren ezin konta ahala zelula sortzen ditu. Enbrioia garatu ahala, bi bide egin ditzakete zelula horiek: ● Zelula berezituak. Era askotako egiturak eta funtzioak dituzte, eta gorputzeko ehunak osatzen dituzten zelula espezializatuak dira; muskulu-zelulak eta nerbio-zelulak esaterako. Baina zelula berezituek galdu egiten dute ugaldu eta beste zelulak sortzeko gaitasuna. ● Zelula amak edo enbor-zelulak. Zelula hauek gai dira ugaldu eta beste zelula-mota batzuk sortzeko; zelula-arrautza, adibidez. Egun gutxiko enbrioi batenzelulek bdute gaitasun hori, baina gaitasuna murriztu egiten da enbrioia garatu eta heldu ahala. Hiru zelula ama mota bereiz daitezke:
  • 12. ○ Totipotenteak. Gai dira heldu baten gorputzeko zelula-mota guztiak sortzeko. Organismo bat osorik eratu dezakete: zigotoak, adibidez. ○ Pluripotenteak. Organismo baten edozein zelula-mota sor dezakete, baina ez gorputz osoa. Egun gutxiko enbrioietan daude. ○ Multipotenteak eta unipotenteak. Zelula-mota gutxi batzuk eratu ditzakete, edo bakarra. Umekiek eta helduek dituzte zelula hauek.
  • 13. -Nahiko erraza da landare helduen klonak lortzea, haien zelula espezializatu gehienak gai baitira “desberezitzeko”. -Hau da: landare baten zati bat hartu (geranio-zati bat, esaterako) eta beste landare bat lortzea, klon bat egitea da. Animaliak klonatzea askoz ere zailagoa da, baina aspalditik lortu izan dira klonak enbrioi-zelula totipotenteak erabiliz. 34. orr, 14. ariketa ✷ UGAZTUN HELDU BATEN KLONAZIOA -Gaur egun, klonazio esaten zaio, bereziki, heldu baten zelula berezituetatik, somatikoetatik, klonak lortzeari. -Animalien lehen klonazioak XX.mendearen bigarren erdian egin ziren eta itsas trikuak erabili zituzten lehendabizi, eta igelak ondoren. -Baina benetako iiraultza 1990eko hamarkadaren bukaeran etorri zen, Ian Wilmut-ek eta Eskoziako beste zientzialari batzuek ugaztun bat klonatu zutenean lehen aldiz.
  • 14. 1.Ardi eskoziar baten obulu bat hartu zuten. 2.Nukleoa atera zuten mikropipeta batekin. 3.Dorset arrazo ardi baten errapetik zelulak atera zituzten. 4.Errapeko zelula batek eta nukleorik gabeko obuluak bat egin zuten. 5.Zelula berriaren zatiketa bultzatu zuten. 6.Enbrioia ardi hartzaile bati transplantatu zioten. 7.Enbrioia garatu ondoren, Dolly jaio zen, Dorset ardiaren berdin-berdina. https://youtu.be/LLqH2i5RvEw Klon esaten zaio genetikoki berdin-berdinak diren zelula edo organismoen multzoari ugalketa asexualaren bidez edo artifizialki, klonazio- tekniken bidez sortutakoari.
  • 15. ✷ KLONAZIOAREN APLIKAZIOAK -Klonazioa medikuntzan, abeltzaintza-produkzioan, ikerkuntzan eta ekologian aplikatzen da. -Klonazioaren bidez, hauek lor daitezke, besteak beste: ● Babestu beharreko ezaugarriren bat duten animaliak, berez ugalduz gero ondorengoek ezaugarri hori galtzeko arriskuan dagoenean. Adibidez, errendimendu handiko animaliak haragi- edo esne-produkzioari dagokionez, edo genetikoki aldatu direnak (animalia transgeniko deiturikoak). ● Galtzeko arriskuan dauden animaliak, bai eta galdutako batzuk ere. ● Gizakiak banako klonikoak lortzeko klonatzea debekatuta dago, legez. Baina, estatu askotan (Espainian esaterako), klonazio terapeutikoa baimenduta dago. Klonazio terapeutikoaren bidez, egun gutxiko enbrioiak lortzen dira, eta gero, zelula ama pluripotenteak ateratzen dira haietatik, gaur egun sendaezinak diren gaixotasun batzuk tratazeko, leuzemia motaren bat adibidez. 35. orr, 15, 16 ariketak
  • 16. 5. UGALTZE-ZELULEN ERAKETA -Ugaltze-zelulak meiosiren bidez sortzen dira. -Meiosian ondoz ondoko bi zatiketa gertatzen dira; I Meiosia eta II Meiosia, 4 zelula alaba lortuz amak zeukan dotazio kromosokiko erdian. -Meiosi bakoitzak 4 fase ditu: profasea, metafasea, anafasea eta telofasea. -Zatiketa bakoitzaren ondoren zitozinesia gertatzen da. ✶ I MEIOSIA ● I Profasea: Nukleoloa eta mintz nuklearra desagertzen dira. Kromosomak ikusgarriak egiten dira. Kromosoma homologoak bikoteka jartzen dira eta kromosoma-zatiak trukatuko dituzte (birkonbinazioa).
  • 17. ● I Metafasea: Kromosoma homologoak zelularen erdian kokatuko dira (ekuatorean). ● I Anafasea: Kromosoma bakoitza bere homologoarengandik urrundu eta zelularen poloetako batera joan. ● I Telofasea: Kromosoma multzo bakoitzaren inguruan nukleo-bildukiak osatuko dira. ✶ II MEIOSIA -Bigarren zatiketa horren garapena mitosi arruntaren homologoa da eta paraleloan hasten da zelula alaba bakoitzean. ● II Profasea:Kromatida bikote bakoitza (kromosoma) zelularen erdialderantz desplazatuko da. ● II Metafasea: Kromatidak zelularen erdialdean kokatuko dira (ekuatorean).
  • 18. ● II Anafasea: Zentromeroa apurtu, kromatida bakoitza bere ahizparengandik bereizi eta zelularen poloetako batera garraiatuko da. ● II Telofasea: Fase honetan, kromosomak destrinkotu (deskiribildu) eta nukleoen bildukiak berregiten dira. -Azken zitozinesiaren ondoren 4 zelula haploide sortzen dira. -Gainera kromatiden errekonbinazio genetikoa gertatu denez, 4 zelulek informazio genetiko desberdina dute, eta zelula amaren informazioaren erdia daramate. 38.orr, 21.ariketa, 41.orr 32 eta 33. ariketak