2. HIDROSFERAREN SORRERA
Zenbait teoriek
diotenaren arabera,
ura ez da beti egon
gure planetan,
meteorito edota
zenbait kometek
ekarri zuten, eta
lurraren aurka talka
egitean bertan utzi
zuten. Kontuan hartu
beharko genuke ere
su-mendiek ur lurruna
askatzen dutela.
Lur planeta eratzen
zen bitartean, duela 4600
milioi urte, tenperatura
altuek ur guztia lurrun
moduan egotea eragiten
zuten. Uraren irakite
tenperaturaren azpitik
hozteak, prezipitazio
etengabeak eragin zituen.
Jakintsuek diotenaren
arabera, prezipitazio horiek
hamarka edota ehunka
milioika urte iraun zuten.
3. URAREN ZIKLOA
Urak pasatzen dituen fase desberdinen segida da:
● Lurrunketa: eguzkiaren intsolazioaren eraginez lurreko, itsasoko, ibaietako… ura
lurrundu egiten da eta zerurantz igotzen da. Fase honetan, ur likidoa gas bihurtu eta
hidrosferatik atmosferara joaten da.
● Kondentsazioa: ur lurruna, zerura igo ondoren, hoztu egiten da eta lurruna osatu, eta ur-
partikula txikiak elkartzen dira berriro, tantak osatuz. Gas egoeratik, likido egoerara
itzultzen da.
● Prezipitazioa: tanta horiek pisua hartzerakoan, erori egiten dira lurrerantz, euri
moduan edo, hotzaren eraginez, izotz edo elur moduan.
5. ITSASLASTERRAK
Itsas urei eragiten dieten
indarrek sortarazten dituzte, hala
nola, Lurraren errotazioak,
haizeak, tenperatura nahiz
gazitasun desberdintasunek eta
itsasaldiek.
Itsaslaster bat ozeanoetako ur
mugimendu jarraitua da,
ezaugarritzat norabidea, abiadura
eta emari jakin bat dituena.
Itsaslasterrak itsasoan dabiltzan ur
bero edo hotzak dira, ibai
antzekoak.
7. UR KONTINENTALAK
Ur kontinentalak ur gorputz
iraunkorrak dira, Lurraren bai
gainazalean eta baita lur azpian
daudenak hain zuzen ere, baina kosta
eremuetatik urrun. Ur kontinentalen
adibideak hauek dira: ibaiak, lakuak,
ordoki alubialak, erreserbak,
hezeguneak eta barneko gatz-
sistemak.