1. EUSKALDUNTZEAREN C2 MAILA
EZAUGARRIAK
• Bi ikastaro paralelo
◦ 180 orduko ikastaroa, aurrez aurreko eskolekin: beherago
zehaztutako helburuak eta edukiak lantzeko
◦ 15 tutoretza-ordu ikasleko: nork bere proiektua garatzeko
• Bi ikastaroak gaindituta, aukera izango duzu HABEren 4. mailako
egiaztagiria lortzeko
• Ezinbestekoa izango da euskarri informatikoan lan egiteko aukera izatea
(aurrez aurreko saioetatik kanpo), bai idatzizko lanak egiteko eta baita
ahozkoak grabatzeko ere
• Matrikula-saria: 642 €1
• Nork bere Udaleko diru-laguntza jasotzeko aukera izango du.
Gainera, HABEren azterketa gaindituz gero, aukera izango du HABEren
diru-laguntza ere jasotzeko
NORENTZAT?
• Lana edo ikasketak direla-eta, 4. maila edo baliokidea egiaztatu behar
duenarentzat
• Nahiz eta ziurtagirik behar ez, bere hizkuntza-gaitasuna hobetu nahi
duenarentzat (ahozkoa nahiz idatzizkoa)
• Euskara sakondu, aberastu... nahi duenarentzat
• Ikastaroa egin ahal izateko, euskararen C1 mailako egiaztagiriren bat
aurkeztu beharko duzu (EGA, HABEren 3. maila, IVAPen 3. HE...)
EGUTEGIA ETA ORDUTEGIA
• Ikastaroa urriaren 1ean hasiko da eta ekainaren 23an bukatuko
• Astean 2 egunetan, 2 ordu eta erdiko saioak. Taldeak berak erabakiko du
zein egun eta ordu zehatzetan izango diren eskolak
• Saioak arratsaldez izango dira, ezinbestean
INFORMAZIO GEHIAGO
• Oreretako Xenpelar AEK euskaltegia. Biteri k/ 30, 1. 20100 Orereta
• 943340233 edo [email protected] (Borja Arbelaitz)
1 Prezio hori da C2 mailako ikastaroan inoiz matrikulatuta egon ez direnentzat. Aurretik noizbait ibilia bazara
horrelako ikastaro batean, galdetu prezioak
2. HELBURUAK
• Kultura-maila goreneko eta norbere espezialitateko gaien inguruan
elkarrizketa mantentzea eta azalpenak emateko gai izatea
• Testu espezializatuak bere osotasunean jasotzea eta, hizkuntza formal
eta informalean, egoerari egokituz, arrakasta komunikatiboa erdiestea
• Era guztietako testuak zuzen, zehatz eta jator sortzeko gai izatea
• Idatzizko zein ahozko testuen azaleko nahiz azpiko esanahia ulertzea
EDUKIAK
• Eduki soziolinguistikoak
◦ Enuntziatarioa
◦ Enuntziatzailea
◦ Testu-generoa
◦ Erabilera-esparrua
◦ Xede komunikatiboa
• Eduki testualak
◦ Testuaren azpiegitura orokorra
• Plan orokorra
• Sekuentziak
• Interaktibotasuna
◦ Testualizatze-mekanismoak
• Konexioa
• Izen-kohesioa
• Aditz-kohesioa
◦ Gauzatze enuntziatiboaren mekanismoak
◦ Ahots enuntziatzaileak
◦ Modalizazioa
• Eduki linguistikoak
◦ Puntuazioa
◦ Intonazioa
◦ Ebakera
◦ Lexikoa
◦ Hitz-ordena
◦ …
• Eduki estrategikoak
◦ Nola erabili kontaketa, preskripzioaren mesedetan
◦ Nola erabili hitz iragarleak, irakurgarritasunaren mesedetan
◦ ...